top of page

Chernobilen material erreaktiboa zabaldu zenetik, elkarte hau bertako umeak Euskal Herrira ekartzen saiatzen da udararo, denbora batez aire garbia arnastu dezaten eta beren egoera pertsonala hobetze aldera.  Izan ere; istripua duela 30 urte gertatu bazen ere, gaurdainoko arrastoak utzi ditu eta bertako egoera oso larria da.

Hori dela eta, istripua gertatu zenetik ONUk hainbat deialdi egin ditu, bai estatuetar, bai enpresetara baita bolodreski lan egiten duten elkarteetara ere lagundu dezaten.

 

Egoerak duen larritasuna ikusirik, beharrezkotzat jotzen da bertako haurrak kutsatuta dauden lekuetatik ateratzea, beraien sistema inmunologikoak hobekuntzak suma ditzan. 40 egun kutsatutako lurraldetik kanpo pasatze hutsak aurrerapauso nabarmenak egiten ditu umeen gorputzetan.

 

CHERNOBILEKO UMEAK

Psikologikoki ere hobekuntza nabaritzen dute uda Euskal Herrian pasatzen duten haurrek. Hobekuntza fisikoa momentuan ikusten bada ere, psikologikoa denborarekin antzematen da.

Hobeto elikatzen dira, han daukaten janaria kutsatuta baitago eta hemengoa ez. Eta azkenik, beraiek arrazoi bat edo bestearengatik jasotzen ez dituzten baloreen garrantziaz ohartzen dira.

 

Hori dela, eta “Chernobilgo Umeak” elkarteak, udan bertako haur bat etxera ekartzea gomendatzen du.

 © 2023 por Berrilepo Creado con Wix.com

  • Blogger - Black Circle
  • Black Twitter Icon
  • Black YouTube Icon
bottom of page