CHERNOBILEKO HAURRAK EUSKAL HERRIAN
Zenbat urterekin etorri zinen lehengo aldiz?
Zestoara etortzen 6 urterekin etorri nintzen lehen aldiz
Urtero etorri al zara?
Bai, sei urte nituenean hasi eta urtero urtero udaran etortzen nintzen bi hilabete pasatzera
Nola izan zen hasiera, jendearekin ulertzeko?
Nahiko zaila, baina zeinuen bidez moldatzen ginen. Eta pixkanaka pixkanaka hizkuntza ikasiz joanez.
Zure osasunarentzat oso lagungarria al da hemen egotea?
Zer edo zer laguntzen dit, baina ez pentsa asko denik
Gustora etortzen al zara?
Oso oso gustura etortzen naiz egia esan, hemen nire familia dut, lagunak eta nire eskola… oso oso gustora bai.
Asko kostatu al zitzaizun euskaraz ikastea eta lagunak egitea?
Bai. Euskaraz ikastea asko kosta zitzaidan; lehendabizi gazteleraz ikasi nuen eta orain euskara ikasten ari naiz. Oraindik ez dut guztiz ondo ikasi baina Zestoan hitz egiteko eta ulertzeko nahikoa.Eta lagunak oso erraza izan zitzaidan, hemengo jendea oso jatorra delako eta berehala egin nuen harremana lagunekin.
Zegatik aukeratu zenuen hemen ikastea?
Hemen aukera gehiago daudelako ikasteko, eta horrez gain lanerako ere bai.
Etorkizunean etorriko al zinateke Zestoara?
Bai, lehen esan dudan bezela hemengo jendea oso jatorra da eta oso gustura nabil Zestoan eta berriz ere etorriko naiz.
Asko kostatu al zitzaizun integratzea?
Hori bai, asko kostatu zait. Han ere nire familia dut, nire lagunak, nire bizitza… baina, dena dela orain hemen nago eta oso gustura.