CHERNOBILEKO HAURRAK EUSKAL HERRIAN
JOHN EZENARRO
1.Zein arrazoirengatik etortzen dira ume hauek Euskal Herrira?
Ume hauk beraien osasunagatik etortzen dira, izan ere, defentsak neguan nahiko baxu izaten dituzte erradioaktibitatearen ondorioz. Horren ondorioz, Munduko Osasun Erakundeak esaten du urtero gutxienez bi hilabete igaro behar dituztela erradioaktibitatetik kanpo.
2.Zein egoeretan bizi dira Ivankiveko haurrak?
Beraien egoera desberdina da. Ideia bat egiteko euskal Herrian orain dela 40 urte bizi ginen bezala bizi dira. Beraz, behar handiak dituzte bai osasun aldetik baita janari aldetik ere, izan ere, dagoen guztia kutsatuta dago.
3.Zein hobekuntza izaten dituzte udan Euskal Herrira etorri ezkero?
Ume horiek hona etorri ezkero osasunaz aparte beste hobekuntza bat izan daiteke kultura desberdin bat ezagutzen dutela, beste hizkuntza bat,... Gainera, horrela ez balitz ume hauek ezingo lukete beraien herrialdetik atera. Beraz, osasuna eskuratzeko aukera hau aprobetxatuz beste mundu bat ere ikusten dute.