CHERNOBILEKO HAURRAK EUSKAL HERRIAN
2011ko martxoaren 11n izan zen Fukushima zentral nuklearrak eragin zuen tragedia. Egun horretan bertan Richter eskalaren sailkapenean 9. mailako lurrikara izan zen Japoniako Ipar-Mendebaldeko kostan. Tsunami eran sartu zen barruraino, beldurra eraginez. 1,2 eta 3. erreaktoreak soilik zeuden martxan momentu horretan eta lurrikara antzeman bezain laster automatikoki itzali ziren erreaktore horiek.
Tsunamiak ekiditeko behar bezalako hormarik ez zegoenez, nahi bezala jarraitu zuen aurrera eta zentral nuklearrean 15 metroko olatuak egon ziren. Chernobil berria izango ote zen beldurra zegoen.

Lehenengo egunean akats tekniko ugari izan ziren, bi erreaktoreen errefrijerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia, esaterako. Arazo hauen ondorioz, 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak. Gainera, gastatutako erregai nuklearrak gordetako tankeak gehiegi berotzen hasi ziren. Uranio eta plutionio nahasketak zeuden 3. erreaktorean. Oso erregai arriskutsua da hori. Lehengo gau horretan normalean baino 1.000 aldiz erradiazio maila altuagoa neurtu zen.
Japoniako gobernuak hasiera batean zentralaren inguruko 20km ebakuatzea erabaki zuen. Ondoren 30km-tara pasa zen eta azkenik zentralaren inguruko 40km ebakuatu zituzten.
Aste batzuk geroago berririk txarrena egiaztatu zen; Nuklear Segurtasun agentziak INES ekalako 7.mailan (maximoa) kokatu zuen istripuaren larritasuna. Chernobilgo hondamendia ere, istripu nuklear ezagunena, eskala horretan kokatu zen. Zentralaren inguruko 100km ebakuatu zituzten azkenean, izan ere, egoera oso larria zen.
Bost urte geroago, Fukushimako istripu nuklearrak eragindako zauriak itxi gabe daude. 15.894 pertsonen bizitzak eman zituen aurretik tsunamiak eta 174.000 pertsonak oraindik ezin izan dute beraien bizilekuetara itzuli. Gobernu japoniarraren helburua familia horiek 2017rako etxera itzuli ahal izatea da, nahiz eta Greenpeacek beraien segurtasuna ez dela bermatuta egongo dioen. Izan ere, organizazio honek dioenez deskontaminazio lanak desegokiak dira eta ez dute eraginkortasunik.
Osasun ondorioak larriak izan daitezkeen arren, epe luzera ikusten dira eta, beraz, oraindik zaila da ebaluatzea.
Historian zehar gertatu diren gainontzeko istripuak kronologikoki ikusi nahi izanez gero egin klik hemen!