CHERNOBILEKO HAURRAK EUSKAL HERRIAN
Chernobileko zentral nuklearraren hondamendiak, zentraletik hurbil bizi ziren jendearen bizitza erabat aldatu zuen. Gehienek alde egin behar izan zuten haien etxetik dena han utzita. Baina oraindik jende asko bizi da erradiazioz kutsatutako eremuan.
Bertako erradioaktibitatearen ondorioz, inork ez du inguru hauetan inbertitzen eta horren ondorioz nekazaritzatik eta abeltzaintzatik soilik bizi beharra daukate. Beraz, beraiek ekoitzitakoa jan behar dute eta lurra erabat kutsatuta dagoenez, janari hori oso kaltegarria da osasunarentzat. Ezinezkoa da beraientzat kanpoko janari osasuntsua jatea izan ere, hemengo prezio berdina dute baina beraien soldatak 100-200 euro ingurukoak dira.
Nahiz eta zentral nuklearretik 30 kilometro baino gertuago bizitzea debekatuta dagoen, gaur egun, hainbat pertsona bizi dira bertan dirurik ez dutenez noraezean baitaude. Bizitzea baimendua dagoen gertueneko herria Ivankiv da eta bertatik etortzen dira haurrak uda pasatzera.
Ivankiv herrialdean pasaden urtean bakarrik, 119 pertsonari aurkitu zioten minbizia. Gainera, kontuan eduki behar dugu haur guztiek inmunologi sistema oso makala dutela eta asko gaixotzen direla .Haur askok bronkitisa, asma, gastritisa, duodenitisa,.. jasaten dituzte. Hauek guztiak erradioaktibitatearen ondorioak dira eta haurraren hazkunde prozesuan zuzeneko eraigina dute.
ONDORIOAK


Beraz, garbi dago hondamenditik 30 urte pasa diren arren, osasunean eragin zuzena izaten jarraitzen duela eta hainbat adituk esan dutenaren arabera, beste 300 urte baino gehiagoan ezingo da bizi zentraletik 30 kilometro baino urbilago. Beraz, erradioaktibitateak milaka urtean jarraituko du bertakoen bizitzak erabat kaltetuz.