top of page

HISTORIA

Txernobilgo hondamendia, Txernobilgo herrian gertatu zen 1986ko apirilaren 26an. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, 7. eskalakoa hain zuzen ere-dagoen maila altuena-.

Lenin zentral nuklearreko 4.erreaktorea  bat bateko potentzia batengatik gehiegi berotu zen eta ondorioz bere barneko hidrogenoa lehertu egin zen. Bertatik askatu zen material erreaktiboak ondorio larriak ekarri zituen, gaurdaino diraute gainera. Ofizialki, 31 lagun hil zituen zuzenean eta Sobietar Batasuneko gobernuak 135.000 pertsona baino gehiago atera zituen bertatik.

Baina, benetako alarma Europako zenbait herrialdetan erradioaktibitatea detektatu zenean sortu zen; izan ere, hondamendiak epe luzera osasun publikoan eragin handia izan zezakeen. Oraindik ondorioz eztabaidatzen ari diren arren, gauza bat dago argi:  kutsadura jasan duten milaka lagunek, beren bizitzako uneren batean, osasunean pairatu dituzte edo pairatuko dituzte hondamendiaren ondorioak.


Ukraniako gobernuarekin negoziatu ostean, 2000.urtean behin betikoz itxi zen.

 © 2023 por Berrilepo Creado con Wix.com

  • Blogger - Black Circle
  • Black Twitter Icon
  • Black YouTube Icon
bottom of page