top of page

Zenbat urte dituzu eta zenbat zenituen lehenengoz etorri zinenean?

Lehenengoz Zestoara joan nintzenean haur bat nintzen, 7 urte besterik ez nituen. Orain 18 bete ditut.

 

Guztira zenbat urtetan etorri zara Zestoara udara pasatzera?

Guztira 10 urtez etorri naiz. 13 eta 16 urte nituenean izan ezik urtero etorri naiz.

 

Nola aldatzen da zuen bizitza hona etortzean? Osasunean asko laguntzen al dizue?

Asko aldatzen zaigu bizitza. Zestoan urtero medikura joaten gara. Gainera fruta asko jaten dugu eta aire freskoa eta garbia arnasten dugu. Itxasoak eta eguzkiak ere ondo egiten digu.

 

Oraindik kontaminatuta al dago hango haizea?

Gutxiago, baina oraindik bai.

 

Hona etorritakoan nola egin zenuen jendearekin ulertzeko eta lagunak egiteko?

Lehenengo urtean familiarekin eta ukrainiako neskekin ibili nintzen, Nadia eta Vikarekin. Gero udalekuetara joaten hasi ginen eta lagunak egin nituen.

 

Gustora etortzen al zara Zestoara?

Oso gustora joaten gara, ez nuke ezer aldatuko. Beste familia bat dugu han. Ukrania diferentea da, hemen gauza gehiago daude. Udara Zestoan pasata gauza asko ikusten ditugu, beste kultura bat da.

 

Zenbat urtera arte etorri zaitezke Euskal Herrira?

Elkarteen bidez 18 urtera arte. Halere bakarrik etortzen jarraituko dut.

NATALIA B.

Natalia ukrainiarra da eta duela 11 urtetatik Euskal Herrira etortzen da udara pasatzera.

 © 2023 por Berrilepo Creado con Wix.com

  • Blogger - Black Circle
  • Black Twitter Icon
  • Black YouTube Icon
bottom of page